Blogia
EUROPAKO MONARKIAK DESAGERTZEKO KANPAINA

MONARKIA KONSTITUZIONALA/MONARKIA ABSOLUTUA

Monarkia konstituzionala monarkian oinarritutako gobernu mota da, errege bati estatuburu eginkizuna ematen zaionean oinordekotasun edo hauteskunde bidez eta konstituzio-sistema baten pean. Hortaz, monarkia absolutuarekin alderatua, erregeak ez du erabateko agintea.

 

Monarkia konstituzional modernoetan botereen banaketa argia dago: erregeak exekutiboaren burua da, zeregin sinboliko du ala biak batera. Demokrazia

ordezkatzaileetan, Erresuma Batua edo Espainiaren kasuan bezala, erregea estatuburua da, baina lehen ministroa edo presidentea da gobernuburua, hauteskunde bidez hautatua izan baita.

Monarkia absolutua edo Absolutismoa batez ere XVII. mendean zehar eman zen gobernu era da. Estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratu ziren, beraz, tradizio erakundeak, gorteak edo parlamentuak ez zuen parte hartu gobernazio honetan. Agintea Jainkoarengandik zetorren, alegia, erregeak jainkoari erantzun behar zion eta ez bere menpe zeudenei.

Agintea sendotzeko, lurraldea modu zentralizetuan antolatu zuten, zergak kontrolatu eta armada iraunkorra sorrarazi zuten.

Nahiz eta oraindik ere bost monarkia absolutu egon munduan (Vatikanoa, Saudi Arabia, Swazilandia, Brunei eta Bhutan), ideiaren onespena murriztu egin zen Frantziako Iraultza zela-eta, herriaren burujabetzan oinarritutako gobernu sistemak sustatu baitzituen.

 

 

0 comentarios