Blogia

EUROPAKO MONARKIAK DESAGERTZEKO KANPAINA

ESKEMA

Arazoa


Monarkia

Zer da?

Non dago?


Monarkia eta errepublikaren arteko desberdintasunak


Monarkia motak

3.1. Konstituzionala

3.2. Absolutoa


Errepublika

Zer da?

Lehen errepublika

Bigarren errepublika

 

Diktadura

Zer da?


 

Demokrazia

Zer da?

 

Gure kanpainako posterra

 

Arazoaren soluzioa

 

Blibiografia


ZER DA ERREPUBLIKA?

Errepublika estatu baten gobernu mota bat da eta bertan Erregea ez da Estatu Burua. Orokorrean, Herriak demokratikoki aukeratzen du Estatu Burua, Presidente edo Lehendakari izena hartzen duena. Izenaren jatorria latinetikoa da.

Lehen errepublika Espainiako erregimen politikoa 1871tik hasita Espainiako errege zen Amadeo 1.ak handik bi urtera abdikatu egin behar izan zuen eta kongresu eta senatuak errepublika aldarrikatu zuen.

Bigarren errepublika Espainiako erregimen politikoa. Errepublikarrek udal hauteskundeak irabazi ondoren (1931) ,Alfonso 8.ak atzerriratu behar izan eta boterea Alcala Zamora buru zuen behin-behineko gobernuaren esku utzi zuen.1936 Franco jeneralak estatu-kolpea jo zuen errepublikaren aurka eta gerra zibila hasi zen.

 

 

 

ZER DA DEMOKRAZIA?

Zer da demokrazia?

 

Demokrazia subirotasuna herriaren esku uzten duen erregimen mota edo sistema politikoa da.

 

Sistema politiko hau, Antzinako Greziako Atenas polisean sortu zen, herriko gizonak erabakiak hartzeko biltzen hasi zirenean. Erregimen politiko honen ezaugarri nagusia norbanakoen askatasuna; eta agintariak , herriak hauteskundeen bidez aukeratu ahal izatea da.

 

MONARKIA KONSTITUZIONALA/MONARKIA ABSOLUTUA

Monarkia konstituzionala monarkian oinarritutako gobernu mota da, errege bati estatuburu eginkizuna ematen zaionean oinordekotasun edo hauteskunde bidez eta konstituzio-sistema baten pean. Hortaz, monarkia absolutuarekin alderatua, erregeak ez du erabateko agintea.

 

Monarkia konstituzional modernoetan botereen banaketa argia dago: erregeak exekutiboaren burua da, zeregin sinboliko du ala biak batera. Demokrazia

ordezkatzaileetan, Erresuma Batua edo Espainiaren kasuan bezala, erregea estatuburua da, baina lehen ministroa edo presidentea da gobernuburua, hauteskunde bidez hautatua izan baita.

Monarkia absolutua edo Absolutismoa batez ere XVII. mendean zehar eman zen gobernu era da. Estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratu ziren, beraz, tradizio erakundeak, gorteak edo parlamentuak ez zuen parte hartu gobernazio honetan. Agintea Jainkoarengandik zetorren, alegia, erregeak jainkoari erantzun behar zion eta ez bere menpe zeudenei.

Agintea sendotzeko, lurraldea modu zentralizetuan antolatu zuten, zergak kontrolatu eta armada iraunkorra sorrarazi zuten.

Nahiz eta oraindik ere bost monarkia absolutu egon munduan (Vatikanoa, Saudi Arabia, Swazilandia, Brunei eta Bhutan), ideiaren onespena murriztu egin zen Frantziako Iraultza zela-eta, herriaren burujabetzan oinarritutako gobernu sistemak sustatu baitzituen.

 

 

MONARKIA ZER DA?/MONARKIA ETA ERREPUBLIKAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

Monarkia estatu baten gobernu era da, non goi kargua biziartekoa den eta oinordekotasunagatik izendatua izaten den. Kargu honi monarka deritzo: errege edo erregina. Kasu gutxietan monarka talde hautatu batek aukeratua izaten da. Monarka batek agindutako estatuari monarkia edota erreinu deritzo.

Erdi Aroan monarkia Europan zehar zabalduta zegoen, lurraldea defendatzeko agintari autoritario baten beharragatik. Europar monarkiak dinastikoak ziren: seme zaharrenak oinordetzen zuen tronua. Soldaduak eta armak jauntxo feudaletatik lortzen zituzten, nobleziaren leialtasunaren beharra zutelarik boterea mantentzeko.

Hauek dira desberdintasunak daude Errepublikaren eta Monarkiaren artean:

  1. Estatu Buruaren aldizkako aldaketa, Errepublikan herri aukeraketa bidez, monarkian ez bezala estatu burutza mugagabea baita (hil ala uko egin arte)
  2. Estatu Buruaren aukeraketa zuzena, monarkian ez bezala errege-erreginak oinordetzaz egiten baita (edo Aita Santu aukeraketa bidez Vatikanoan)

ARAZOA

Guk aukeratu dugun arazoa Europako monarkiak desagertzeko kanpaina izan da. Guk errepublikaren alde gaude:

·        Tronoa hereditarioa delako.

·        Erregeak bakea eta gerra erabakitzen duelako.

·        Erregeak ez duelako ardurarik. Adibidez: ume bat arrapatzen badu bera ez doa kartzelara.

·        Erregea armaden buru delako.

·        Erregea politikaren irudia delako.

·        Erregearen semea erregeak ez duen nahi neska batekin eskontzen bada bera ez delako erregea izango.

·        Erregeak legeak santzionatzen ditu eta baita ere promulgatzen dituelako.

Orain azalduko dizuegu zer den monarkia, errepublika...